XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ekintzak.

- Normalki gauzak kontatzen ditugunean orden bat jarraituz egiten dugu eta narrazioetan ere hala gertatzen da: gauzak gertatzen diren arabera kontatzen dira.

- Gure irakurgaian honela gertatzen al da? Non dago hasiera, korapiloa eta bukaera? Zure ustez, arrazoirik ba al legoke orden normal hau aldatu nahi izateko?.

- Laburki berridatz ezazu istorioa gertakizunen ordena gordeaz.

Narratzailea.

Narratzailea istorioko pertsonaia bera denean, bere ahoz idazten du, hau da narrazioa lehenengo pertsonan idatzita egoten da.

Baina narratzailea istorioan agertzen ez denean, istoriotik kanpo dagoenean, narrazioa hirugarren pertsonan idatzita dagoela esaten dugu.

- Nor da hemen istorioaren narratzailea?.

- Nola idatzita dago istorioa?.

- Zertan oinarritzen zara hau esateko?.

- Bakarrizketak nola idatzita agertzen dira? Zergatik?.

- Konta ezazu istorioa hirugarren pertsonan.

Narrazioaren elementuak zeintzu diren agertu ditugu baina, hala ere, narrazio bat ondo aztertu nahi badugu alderdi askotatik begiratu behar dugu.

Hona hemen beste aztergai bat: narrazioaren xehetasunak edo zehazkizunak.

Zenbat eta zehazkizun gehiago, narrazioa orduan eta aberatsagoa izango da.

Konpara itzazu testu hauek:.